2016-04-06

altzoango tailerra



   Material ximple batzuk aurkeztuz, inongo sofistikaziorik gabeko proposamen bat nahikoa da jolasa eta esplorazioa sortzeko.
Esplorazio-jolas horren bitartez, ikasketa, autoikaskuntza, ikasketa partekatua, esperientzia.

Kartulina txuriak, plastikuzko xafla gardenak, pintzelak eta tenperak.
Plastikuzko xaflek joko haundia eman diete:
gainetik margotu, azpitik, tartetik...
koloreak nasi, mugitu, irabiatu...
margotu, marraztu, transferitu...irudiak positibo eta negatiboan...

Esplorazio-jolas sakon edo azalekoak, 
bakarka edo taldekoak...
adimen eta gorputzekoak, 
azkazal, oin, behatz, esku edo pintzelaz.

Basta con materiales simples y comunes y una propuesta sin grandes pretensiones para crear juegos de exploración que les llevan al aprendizaje, autoaprendizaje, aprendizaje compartido y la experiencia.

Cartulinas blancas, láminas de plástico transparente, pinceles y témperas.
La combinación de estos materiales con las láminas transparentes les ofrece un gran juego: 
pintar sobre, pintar bajo, pintar entre...
juntar colores, mezclarlos, revolverlos...
dibujar, pintar, transferir...crear imágenes y efectos en positivo y en negativo.

Juegos de exploración desarrollados 
tanto en profundidad como de manera superficial y pasajera,
individual o colectivamente...
intelectual y físicamente, 
con las uñas, los dedos, las manos, los pies, rodillas...
y con el pincel como prolongación de la mano.

Juegos de exploración.
















2015-12-15

ALTZOANGO TAILERRA


ALTZOANGO TAILERRA

                                Gaurkoan gurasoak eta haurrak batera egon dira lanean.





  Lehenengo proposamenean bakoitzak marrazki bat egin du eta ondoren gurasoek umeei eta alderantziz pasa eta marrazkia jarraitu dute. Ume batzuei beraien margolanak emateak kosta egin zaie.



 Bigarren proposamenean bi materialekin, kortxoak eta txotxak, eskultura bat egiten jarri dira banaka.
Oraingoan truekea egiteko garaian guraso batzuek izan dira trabak jarri dituztenak. Buelta etorri zaie…


2015-12-12

Altzoango Tailerra

Haurrak bakarrik sartu dira tailerrean, gurasorik gabe.

Material berri bat eskeini nahi diet jolasteko.

Lur-ek ezagutzen du: "nere aitonak bizarra mozten duenean sudur puntan jartzen dit".



Bi baldintza hauek, gurasorik gabeko tailerra eta material ezagun-ezezagunak, saio desberdin bat eragiten dute.

Lenengo momentua, (materiala bere potetik atera behar dutela, nola atera behar duten aztertu
eta libre direla pote guztiak hustutzeko ohartzen diren bitartean), bihurrikeri bat bezela bizitzen dute.


Segidan, bere jokoetan murgiltzen dira, zentzumen-jokoak, sakonak, bata bestearen segidan,

 geldialdirik gabe.



Ia lehenengo momentutik aparrak haurrak xurgatu ditu eta pixkanaka pixkanaka desagertzen joan da.



Saio motza eta sakona izan da, eztanda bat bezela.






2015-11-06

Altzoango tailerra

Lurra, buruzbera jarritako plastikozko edalontziz josita dago.
Gainera,aparte, plastikozko ahotzak, guraize, zeloa, soka puskak, rotulagailuak eta argizari margoak geitu ditugu proposamenean.

Haurrak sartu eta plastikuzko edalontzien espazioa inguratu dute, geldik, isilean, begira.
Gure keinu baten zain daudela dirudi: "bat, bi eta hiru!"
Oinak edalontzi artean jarriz, kontu haundiz, barrura sartzen dira eta denon artean edalontzi ezberdinak banatzen dituzte, ahotzak banatu, beste material guztia hartu eta bazterturik zeuden mahaietan esertzen dira lanera.

Sarrera txukun eta neurritsua izan da, oso razionala.

Askotan gertatzen zaigun bezela, gure espektatibak ez dira momentuan gertatzen denaren ispilu.
Lenengo bihozkadan, gure barruan daukagun haur horrek momentu horretan egingo lukena, edalontziekin lurrean beste joku mota bat esperimentatzea izango zen: oinekin zapaldu eta lehertu forma eta soinu ezberdinak probatzeko.
Horretarako prestatua zegoela zirudien...

Behin mahai gainean eserita, material guztia txukun txukun eskura zutela, helduen laguntza eskatu zuten bere buruan imaginatu zuten hori sortzeko, moztu, itsatsi eta zulatzeko; "gauza errealak" sortzeko.

Giro polita sortu zen guraso-haurren arteko lanean.

Eta momentu konkretu batean, giro lasai baten erdian, haur bat hasi eta gero guztien artean, lurrean gelditzen ziren edalontzi guztiak oinekin zapaldu eta lehertu, (parentesi baten barruan bezela), eta bere lanarekin jarraitu zuten,


Hau da gertatu zenaren kronika? edo nere bizipena.

Honi buruz hitzegin genuen pixka bat eta ondorio batzuk atera ditzakegu baina benetan argi izan behar duguna (edo ez), zera da, zer tailer mota egin nahi dugun, zer lortu nahi dugun:
esperimentazio tailer bat edo guraso eta haurren arteko lanerako gune bat...edo biak.

Guretzat (helduentzat) izan daiteke ere esperimentazio tailer bat, hau da, gauza ezberdinak, formula ezberdinak probatu eta bizitzeko ...eta ikusteko.

Oraingoz eta eztabaida txiki horren ondorioz, hurrengo saioan haurrak bakarrik egotea pentsatu dugu, gurasoak kanpoan geldituz, 
eta ikusiko dugu...



2015-06-04

Altzoan-go Tailerra


Zura erabili dugu jolasteko material bezela,
forma, kolore, textura ezberdinetako egur zatiak.
Haundiak, txikiak, borobilak, laukiak eta forma askotakoak,
eta haien konbinazio aukera guztiak probatu ditugu.
Eraikuntza fantastikoak, pertsonaia begidunak . . .
pentsatu (edo ez), probatu eta egin.
Haurrak eta helduak batera jolasten,
ez dakit nork disfrutatu duen gehien.


Hemos utilizado madera como elemento central del juego, 
piezas de madera de diferentes formas, colores y texturas.
Grandes, pequeñas, redondas cuadradas y de muchas formas,
y hemos probado todas las posibles combinaciones.
Pensar (o no), probar y pegar 
construcciones fantásticas, personajes con ojos . . .
No se quien ha disfrutado más,
si niñas o adultas. 












2015-06-03

Altzoango Tailerra

Borobil, borobil, borobil . . . 
zirkulu bat.
Borobila positiboan, borobila negatiboan.
 Zirkulu forma duten hainbat gauza,
kopiatzeko, betetzeko, mozteko,margotzeko . . . . 
borobilak.

Seriazioa, figura errepikatua,
borobil, borobil, borobil,
berdina baina ezberdina,
ongi mugatuta naiz lausotuta,
laranja naiz urdina,
margotuta naiz buztinean modelatuta.

Borobil, borobil, borobil . . . 
tantoa
Yayoi-ren tanto errepikatuak,
tanto haundiak, tanto txikiak,
tantoa, tantoa, tantoa . . .

burua galtzeko modukoa.





Redondo, redondo, redondo . . .
un círculo,
en positivo, en negativo.
Algunos objetos con formas circulares
para calcar, para estampar, para cortar, para pintar . . .
lunares

Seriaciones, figuras repetidas,
lunares, lunares, lunares,
redondos iguales, redondos diferentes,
bien definidos, difuminados,
naranjas, azules,
pintados, modelados . . .
lunares.
Los lunares repetidos de Yayoi,
lunares grandes, lunares pequeños,
lunares, lunares, lunares . . .

para perder la cabeza.
  





2015-05-13

Altzoango Tailerra

 Begetalekin saioa,
menu zabal eta koloretsua,
usain, zapore, textura eta forma ezberdinen konbinazioa . . .
Seriazioak, arcinboldiar irudiak, apaingarri ikusgarriak eta konposaketa jokoak.
Hau dena bukatzean proposamen lasaigarria izan dela konturatzen gera.
Oso saio interesgarria izan da.

Sesión de Taller con vegetales;
menú variado y colorido,
combinación de texturas, olores, sabores, formas . . .
Seriaciones, figuras arcinboldianas, ornamentos ostentosos . . .  juegos compositivos.
Y al terminar nos damos cuenta del efecto relajante de la propuesta.
 Ha sido una sesión muy interesante y tranquila.